Mugikorren eta
aparatu elektronikoen erabilpena klasean ez dago guztiz erregulatuta. Klasean aparatu
hauen erabilpena debekatu duen herri bakarra Madrid izan da, ikasleak arreta
gal ez dezaten.
Valentzia eta
Extremaduraren kasuan, erregulazioa prestatzen ari dira, baina beste erkidego guztiak
ikastetxe eta institutuen esku utzi dute erabaki hori, hau da, horiek
erabakitzen dute non, noiz eta nola erabili ahal duten umeek aparatu
elektronikoak.
Zer gerta daiteke ikasleek mugikorra erabiltzen badute kontrolik gabe
eskolan?
Bullying hitza guztion ezaguna da,
eta mugikorrak agertu zirenetik, gero eta bortxakeria gehiago ikusi dezakegu
interneten bidez. Izan ere, oso erraza da, mugikorra atera, jipoia grabatu eta
internetera igo denon eskura egoteko.
Beste arrisku bat bazterkeriak
egotea da. Hau da, ez beste ikasleak baztertzen dutela beste bat, baizik eta
ume bat ez izatea gai beste pertsona batzuekin harremana izatea mugikorraren
bidez baino ez bada.