Agurra

Ongi etorri IKT-ikasten Blogara!

jueves, 27 de septiembre de 2012


Mugikorren eta aparatu elektronikoen erabilpena klasean ez dago guztiz erregulatuta. Klasean aparatu hauen erabilpena debekatu duen herri bakarra Madrid izan da, ikasleak arreta gal ez dezaten.
Valentzia eta Extremaduraren kasuan, erregulazioa prestatzen ari dira, baina beste erkidego guztiak ikastetxe eta institutuen esku utzi dute erabaki hori, hau da, horiek erabakitzen dute non, noiz eta nola erabili ahal duten umeek aparatu elektronikoak. 

Zer gerta daiteke ikasleek mugikorra erabiltzen badute kontrolik gabe eskolan?
Bullying hitza guztion ezaguna da, eta mugikorrak agertu zirenetik, gero eta bortxakeria gehiago ikusi dezakegu interneten bidez. Izan ere, oso erraza da, mugikorra atera, jipoia grabatu eta internetera igo denon eskura egoteko.
Beste arrisku bat bazterkeriak egotea da. Hau da, ez beste ikasleak baztertzen dutela beste bat, baizik eta ume bat ez izatea gai beste pertsona batzuekin harremana izatea mugikorraren bidez baino ez bada.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario